← Previous Salmoak 82 Next →

82. (81.) SALMOA

Munduko zuzendarien gaitzespena

1 Asafen salmoa.
Jainkoa zerutar izakien batzarrean jaiki da,
herri-agintarien aurka epaia emateko* 82,1 Jainkoa… emateko: H.h., Jainkoa jainko-kontseiluan jaiki da, jainkoen erdian epaia ematen du. Jainko-kontseilua Jainkoak bere gortearekin (zerutar izakiak, ik. Jb 1,6 oh.) egiten duen batzarra da. Bigarren aipaturiko jainkoak, 6. tx.etik atera daitekeenez, herri-agintariak eta munduko epaileak dira.:
2 «Noiz arte eman behar dituzue bidegabeko epaiak,
errudunen alde jarriz?
3 Defendatu gizagaixo eta umezurtzak,
egin justizia dohakabe eta behartsuei!
4 Askatu gizagaixo eta behartsuak,
libratu gaizkileen eskutik!»
5 Baina haiei ez zaie buruan sartzen,
ez dute ulertu nahi, ilunpetan dabiltza,
eta lurraren oinarriak koloka dira.
6 Hona nik esan:
«Denok jainko, Goi-goikoaren seme zareten arren,
7 gizaki bezala hilko zarete,
edozein handiki bezala eroriko».
8 Altxa, Jainkoa, eta goberna mundua,
zu baitzara herri guztien jabe!