← Previous Salmoak 75 Next →

75. (74.) SALMOA

Jainkoak zuzenbidez epaituko mundua

1 Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan. Asafen salmoa. Kanta.
2 Eskerrak zuri, Jainkoa, eskerrak zuri,
hain hurbil zaitugun horri!
Zeruak zure egintza miragarriak ditu iragartzen.
3 Hau dio Jainkoak: «Neuk erabakiko dudan unean,
zuzenbidez epaituko dut mundua.
4 Nahiz eta lurrak bizilagun guztiekin ikara egin,
nik dauzkat tinko haren zutoinak».
5 Hau diotset handiputzei: «Ez harrotu!»
Eta gaiztoei: «Ez ibili indarrak erakusten!
6 Ez ibili arrandiaz indarrak erakusten,
ez hitz egin horrela buru-harro».
7 Ez ekialdetik eta ez mendebaldetik,
ez basamortutik ere, ez dator goraldia:
8 Jainkoak bakarrik du boterea;
nahi duena eraisten du, nahi duena goratzen.
9 Eskuan du Jaunak kopa, ardo bizi* 75,9 kopa, ardo bizi: Jaunaren haserre-zigorraren irudi dira; ik. Jr 25,15 oh.nahastuz gainezka;
bertatik isuriko die,
eta lurreko gaizto guztiek edan beharko dute,
hondar eta guzti zurrupatu beharko.
10 Ni, ordea, betiko poztuko naiz* 75,10 betiko poztuko naiz:Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak beti iragarriko dut dio.,
Jakoben Jainkoaren omenez kantari.
11 «Gaiztoen indarra hautsiko dut;
zintzoen indarra, berriz, areago egingo».