← Previous Salmoak 54 Next →

54. (53.) SALMOA

Eraso larrian Jainko babesleari oihu

1 Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Daviden poema. 2 Zifdarrak David beraien artean ezkutatua zela Sauli esatera joan zirenekoa* 54,2 Salmoa David Saulengandik ihesi zebileneko pasadizo bati lotzen zaio (ik. 1 Sm 23,19-28; 26,1)..
3 Salba nazazu, ene Jainko, zarena zarelako* 54,3 zarena zarelako: Ik. 25,11 oh.!
Defenda nazazu zeure ahalmenaz!
4 Entzun, ene Jainko, nire otoitza,
makur belarria nire eskarietara.
5 Arrotzek eraso baitidate,
gogorkeria-zaleak ni hil nahian dabiltza, Jainkoaren ardurarik gabe.
6 Baina nik Jainkoa dut lagun, Jauna biziaren benetako babes.
7 Bihur beza gaitza nire etsaiengana!
Honda bitza zeharo, bere maitasunagatik!
8 Sakrifizioak eskainiko dizkizut bihotz-bihotzez,
goretsi egingo zaitut, Jauna, ona zarelako.
9 Larrialdi guztietatik libratu nau Jaunak,
eta etsaien porrotaz alaitzen naiz.