1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
41. (40.) SALMOA
Gaixotasun larrian egon denaren otoitza
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.2 Zorionekoa gizagaixoaz arduratzen dena!
Onik aterako du Jaunak zoritxar-garaian.
3 Bizirik gordeko du eta zoriontsu egingo lurrean,
ez du utziko etsaien gogara.
4 Ohean minez dagoela, Jaunak lagunduko dio,
eta gaixoaldian oneratuko* 41,4 gaixoaldian oneratuko: H.h., haren ohea erabat iraultzen duzu bere gaixoaldian. Esanahia ez da segurua..
5 Nik hau esan nuen: «Erruki, Jauna!
Senda nazazu, zure aurka bekatu egin dudan arren».
6 Etsaiak gaizki-esaka ari zaizkit:
«Noiz hil behar ote du? Noiz galduko ote honen izena?»
7 Ikustera datorkidana, faltsukeriaz mintzo da:
txarkeria du barruan gordeta eta kanpora irtetean zabaltzen.
8 Gorroto didatenak, elkar harturik,
nire aurka marmarrean ari dira,
burutazio okerrak dituzte niretzat:
9 «Eritasun gaiztoak harrapatu du,
ez da gehiago ohetik jaikiko!»
10 Nire adiskiderik minena ere,
konfiantza osoko eta mahaikide nuena, kontra jarri zait.
11 Baina zu, Jauna, erruki nitaz, altxa nazazu,
beren ordaina eman diezaiedan!
12 Honetantxe dakit maite nauzuna:
etsaiak ez duela garaipen-oihurik egin nire bizkarretik.
13 Osasuntsu iraunaraziko nauzu,
zutik eutsiko zeure aurrean betiko.
14 Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa,
betidanik betidaino! Amen. Amen* 41,14 Amen. Amen: Bedeinkazio honekin bukatzen da Salmo-liburuko lehen bilduma (ik. 72,18-19; 89,53 eta 106,48 oh.)..