2. SALMOA

Jainkoak bere erregea hautatu

1 Zer dabiltza nazioak asaldaturik?
Zergatik darabiltzate asmo hutsal horiek gogoan?
2 Jaunaren aurka eta hark aukeraturiko erregearen* 2,2 hark aukeraturiko erregearen: H.h., haren gantzutu/mesiasen; olio-gantzuketaz sagaratzen zen erregearen (ik. 6. tx.) deitura.aurka
altxatzen dira mundu honetako erregeak,
elkar hartzen dute agintedunek:
3 «Hauts dezagun haien nagusigoa,
eten ditzagun haien lokarriak!»
4 Zeruko tronuan dagoenak irri egiten du,
Jaunak iseka haien lepotik.
5 Haserre mintzo zaie, bere suminaz ikara ematen die:
6 «Nik neuk sagaratu dut erregea Sionen, neure mendi santuan».
7 Jaunaren erabakia iragarriko dut. Hau esan dit:
«Nire seme zara zu* 2,7 Nire seme zara zu: Jainkoak erregea seme-ordetzat hartzen duela adierazteko formula (ik. 2 Sm 7,14).; gaur zaitut nik sortu.
8 Eskatu niri, eta nazioak emango dizkizut ondare,
lur osoaren jabe egingo zaitut.
9 Burdinazko makilaz hautsiko dituzu,
buztinezko ontzia bezala puskatuko».
10 Jokatu, beraz, zentzu onez, erregeok;
zentza zaitezte, munduko agintariok.
11 Zerbitzatu Jauna begirunez, bizi ikaraz,
12 oi gizaki hilkorrok* 2,12 oi gizaki hilkorrok: Jatorrizko testua iluna da (emaiozu musu semeari), eta antzinatik era ezberdinetan ulertua.,
bera sumindu eta zuen nagusigoa gal ez dadin,
bat-batean pizten baitzaio haserrea.
Zorionekoak harengan babesten direnak!