← Previous Salmoak 125 Next →

125. (124.) SALMOA

Jaunak bereak gaitzetik gorde

1 Erromes-kanta.
Jaunarengan konfiantza dutenak
Sion mendiaren antzeko dira;
Jerusalemen errege denak
ez du sekula kolokarik egingo* 125,1 Jerusalemen… egingo: Honela irakurri du grekozko antzinako itzulpenak hebreerazko testua; ohiko itzulpena beste hau da: ez du koloka egiten, betiko dirau..
2 Nola mendiek Jerusalem,
hala du Jaunak bere herria inguratzen,
oraindanik eta betiko.
3 Gaiztoen aginpideak ez du iraungo
Jaunak zintzoei emandako lurraldean,
zintzoak ere has ez daitezen bidegabekeria egiten.
4 Jauna, egiezu on zintzoei, bihotz zuzenekoei.
5 Bide okerretara makurtzen direnak, berriz,
desagerraraz bitza Jaunak gaizkileekin batera!
Bakea Israeli!