1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
120. (119.) SALMOA
Borrokazaleek erasotuaren dei larria
1 Erromes-kanta* 120,1 Erromes-kanta: H.h., Igoera-kanta. 120–134 Salmoek izenburu hori daramate. Erromesek, batez ere hiru jai nagusietarako (ik. Ir 23,14-17) Jerusalemera igotzean kantatzen zituztenak dira. Horregatik, erromes-kanta deitu diegu..Larrialdian Jaunari egin nion dei eta hark erantzun.
2 Jauna, libra nazazu ezpain gezurtietatik,
mihi maltzurretik!
3 Zein gogor zigortuko zaituen Jaunak, mihi maltzur hori,
4 gudari-gezi zorrotzen, ipuru-ikatz gorien antzeko zaren hori!* 120,4 Tx. hau honela itzuli ohi da: ipuru-ikatz goriz zorrozturiko gudari-geziz (zigortuko zaitu).
5 Ai ene! Hobe nuen atzerrian urruti bizi izan banintz,
Mexeken edo Kedarko* 120,5 Mexek: Kaukasoko herrialdea da; Kedar, berriz, Arabiako tribu nomada; urrutiko lurraldeak adierazten dituzte, bata hegoaldean eta bestea iparraldean.oihal-etxoletan!
6 Luzaroegi bizi izan naiz hemen bakea gorroto dutenekin!
7 Nik bakea besterik ez ahoan; haiek, berriz, beti borrokan.