1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
116. (114–115.) SALMOA
Esker oneko kanta heriotza-arriskuaren ondoren
1 Maite nau Jaunak eta entzun egin du nire erregu-oihua;2 bai, belarria makurtu du niregana, dei egin diodanean.
3 Herio-lokarriek estutu ninduten,
Herio Leizearen mandatariek atzeman; estu eta larri nintzen,
4 baina Jaunari dei egin nion: «Arren, Jauna, libra nazazu!»
5 Errukiorra eta zintzoa da Jauna, gupidatsua gure Jainkoa.
6 Jaunak zaintzen ditu xumeak:
lur jorik nengoen eta salbatu egin nau.
7 Zaude berriro bakean, ene arima,
ona izan baita zurekin Jauna.
8 Bai, libratu dit bizia heriotzatik,
begiak negarretik, oinak erortzetik.
9 Jaunaren aurrean ibiliko naiz, beraz, bizien lurraldean.
10 Sendo* 116,10 10. tx.arekin hasten da grekozko eta latinezko antzinako itzulpenetan sal 115.nengoen fedean,
«Bai zoritxarreko naizela!» esatean ere.
11 Kinka larrian pentsatu nuen: «Ez dago inor fidagarririk!»
12 Nola ordainduko diot Jaunari egin didan on guztia?
13 Kopa altxatuko dut salbamenagatik esker onez,
Jaunari dei eginez.
14 Beteko dizkiot Jaunari promesak, herri osoaren aurrean.
15 Mingarri zaio Jaunari bere fededunen heriotza.
16 Bai, zure zerbitzari naiz, Jauna, zure zerbitzari apal:
askatu dituzu nire lokarriak!
17 Gorespen-oparia eskainiko diot, Jaunari dei eginez.
18 Beteko dizkiot Jaunari promesak, herri osoaren aurrean,
19 Jaunaren etxeko atarietan, Jerusalemen erdian.
Aleluia! Gora Jauna!