1 Orduan, Espirituak basamortura eraman zuen Jesus, deabruak tenta zezan.2 Berrogei gau eta berrogei egunez egon zen han, barau eginez, eta azkenik gosetu egin zen.3 Hurbildu zitzaion, orduan, tentatzailea eta esan zion: –Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri hauek ogi bihurtzeko.4 Jesusek erantzun zion: –Liburu Santuetan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da.5 Ondoren, deabruak hiri santura, Jerusalemera, eraman zuen eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik,6 esan zion: –Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua behera, idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. Eta besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.7 Baina Jesusek erantzun: –Hau ere idatzia dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.8 Berriro, deabruak hartu eta mendi garai batera eraman zuen; munduko erreinu guztiak beren handi-ederrean erakutsi9 eta esan zion: –Hori guztia emango dizut, ahuspezturik gurtzen banauzu.10 Jesusek, orduan: –Alde hemendik, Satanas! Idatzia baitago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.11 Orduan, deabruak utzi egin zuen, eta aingeruak etorri zitzaizkion zerbitzatzera.