Gizonaren Semearen etorrera

(Mk 13,24-27; Lk 21,25-28)

29 «Egun haietako larrialdiaren ondoren, berehala, eguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik egingo, izarrak zeru goitik amilduko dira, eta ortzia dardarka ariko. 30 Orduan, Gizonaren Semearen seinalea azalduko da zeruan, eta lurreko leinu guztiak bular-joka ariko dira, Gizonaren Semea zeruko hodei arteanahalmen eta aintzaz beterik etortzenikustean. 31 Orduan, bere aingeruak bidaliko ditu turuta-hots ozenez, eta haren aukeratuak bilduko dituzte lau haizeetatik, lur-muga batetik besteraino.