20 Hori ikusirik, harritu egin ziren ikasleak eta galdetu zioten Jesusi: –Nolatan ihartu da bat-batean pikondoa? 21 Jesusek erantzun: –Benetan diotsuet: Zalantza gabeko sinesmena baldin baduzue, ez duzue pikondoarena bakarrik egingo; baizik eta «Ken hadi hortik eta amildu itsasora» mendi honi esaten badiozue, halaxe gertatuko da. 22 Otoitzean sinesmenez eskatzen duzuen edozer gauza lortuko duzue.