1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Ikasleen burugogorkeria

(Mt 16,5-12)

14 Ikasleei ogia hartzea ahaztu zitzaien, eta bat bakarra zeukaten ontzian. 15 Jesusek oharpen hau egin zien: «Begira gero! Ibili kontuz fariseuen eta Herodesen legamiarekin* 8,15 legamia: Kutsadura- eta usteldura-sortzaile irizten zitzaion legamiari (ik. 1 Ko 5,6-8; Ga 5,9); lege-maisuentzat giza joera gaiztoen irudi zen. Badirudi, hemen Jesusenganako gogo gaiztoa adierazten duela, fariseuen nahiz Herodesen aldetik.!» 16 Haiek, berriz, elkarren artean honela ari ziren: «Ogirik ez dugulako ari zaiguk». 17 Konturatu zen Jesus eta esan zien: –Zer ari zarete ogirik ez daukazuela eta? Oraindik ez al duzue ulertzeko adimenik? Hain burugogorrak al zarete? 18 Begiak eduki, eta ez duzue ikusten? Belarriak eduki, eta entzuten ez? Ez al duzue gogoan, 19 bost mila gizonen artean bost ogiak banatu nituenean, zenbat saski bete zenituzten hondarrekin? –Hamabi –erantzun zioten. 20 – Eta lau mila gizonen artean zazpi ogiak banatu nituenean, zenbat otarre bete zenituzten hondarrekin? Haiek erantzun: –Zazpi. 21 Orduan, esan zien: –Eta oraindik ez duzue ulertzen?