1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Agindurik nagusiena

(Mt 22,34-40; Lk 10,25-28)

28 Ondoren, aurreko eztabaida entzundako lege-maisu bat aurreratu zitzaion. Jesusek zein jator erantzun zien ikusirik, galdera bat egin zion: –Zein da agindu guztietan nagusiena? 29 Jesusek erantzun: –Hona hemen nagusiena: Entzun, Israel: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da! 30 Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz,adimen guztiz eta indar guztiz. 31 Eta hona hemen bigarrena: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.Ez da agindu hauek baino handiagorik. 32 Lege-maisuak, orduan: –Ederki, Maisu; egia diozu Jainkoa bakarra dela eta ez dela besterikesatean. 33 Bera bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua bezala maitatzea,erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea da. 34 Eta Jesusek, zuhurki erantzun ziola ikusirik, esan zion: –Ez zaude Jainkoaren erreinutik urruti. Eta harrezkero, ez zen inor galderarik egitera ausartzen.