Jesus juduekin eztabaidan (12,13-44)
Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari
(Mt 22,15-22; Lk 20,20-26)
13 Gero, fariseu eta Herodesen alderdiko* 12,13 Herodesen alderdiko: Ik. 3,6 oh.batzuk bidali zizkioten Jesusi, hitzen batean harrapatzeko asmoz. 14 Etorri eta esan zioten: –Maisu, badakigu egiazale zarena eta ez dizuna axolarik inoren zeresanak; zuk, gizakiaren itxurari begiratu gabe, Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzu. Zilegi al da Zesarri zerga* 12,14 zerga: Zuzeneko zergak, alegia; denak zeuden hura ordaintzera behartuak, bakoitza bere ondasunen arabera. Erromarekiko mendetasunaren ezaugarririk lotsagarrienetakoa zen.ordaintzea, bai ala ez? Ordaindu behar al diogu, bai ala ez? 15 Baina Jesusek, haien azpikeriaz oharturik, esan zien: –Zergatik zatozkidate zirika? Ekarri txanpon bat, ikusteko. 16 Ekarri zioten, eta Jesusek galdegin zien: – Norenak dira irudi eta izen hauek? Haiek erantzun: –Zesarrenak. 17 Jesusek, orduan: –Eman Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari. Txunditurik utzi zituen erantzun honekin.