Tenplua herri guztientzat otoitz-etxe
(Mt 21,12-17; Lk 19,45-48; Jn 2,13-16)
15 Heldu ziren Jerusalemera. Tenpluan sarturik, bertan salerosketan* 11,15 salerosketan: Saltzaileek tenpluko oparietarako abereak eskaini ohi zituzten, eta diru-trukatzaileek kanpoko dirua juduen diruagatik aldatu ohi zuten, diru hau bakarrik baitzen zilegi tenpluko zerga ordaintzeko.ari zirenak kanpora botatzen hasi zen Jesus eta diru-trukatzaileen eta uso-saltzaileen mahaiak irauli egin zituen. 16 Eta ez zion inori uzten tenpluan barrena ezer eramaten. 17 Gero, irakasten hasi zitzaien, esanez: «Ez al dio Liburu Santuak: Nire etxea otoitz-etxe izango da herri guztientzat?Zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue». 18 Apaizburuak eta lege-maisuak, hori jakin zutenean, Jesus nola hilko hasi ziren; baina beldur zioten, jende guztia haren irakatsiaz harriturik baitzegoen. 19 Iluntzean, hiritik atera ziren Jesus eta ikasleak.