Jesusi jarraitzeko baldintzak

(Mt 8,19-22)

57 Bidean zihoazela, batek esan zion Jesusi: –Noranahi jarraituko dizut. 58 Jesusek esan zion: –Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri. 59 Beste bati esan zion: –Jarraitu niri. Baina hark erantzun: –Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten. 60 Eta Jesusek: –Utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten; zu zoaz Jainkoaren erregetza hots egitera. 61 Beste batek, berriz, esan zion: –Jarraituko dizut, Jauna, baina uztazu aurrena etxekoei agur egiten. 62 Baina Jesusek erantzun: –Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai Jainkoaren erreinurako.