12 Behin, Jesus herri batean zela, legenaz jositako gizon bat azaldu zen; Jesus ikustean, ahuspez lurrera erori eta erregutu zion: –Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu.13 Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez: –Nahi dut, izan zaitez garbi. Berehala alde egin zion legenak.14 Jesusek inori ez adierazteko agindu zion eta esan: –Zoaz, azaldu apaizarengana eta eskaini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dezaten* 5,14 ezaugarri izan dezaten: Ik. Mk 1,44 oh..15 Gero eta gehiago hitz egiten zen Jesusi buruz, eta jende-talde handiak biltzen ziren hari entzutera eta berak gaitzetatik senda zitzan.16 Jesus, ordea, toki bakartietara joan ohi zen otoitz egitera.