Joanek ondoren datorrenaren berri eman

(Mt 3,11-12; Mk 1,7-8; Jn 1,19-28)

15 Herria zain-zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen Joan ez ote zen Mesias izango. 16 Joanek, ordea, denen aurrean esan zuen: «Nik urez bataiatzen zaituztet, baina badator ni baino ahaltsuago dena, eta ni ez naiz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. 17 Eskuan du sardea garia garbitu eta alea bere mandioan jasotzeko; lastoa, berriz, inoiz itzaliko ez den sutan erreko du».