3 Pilatok galdetu zion: –Zu al zara juduen erregea? Jesusek erantzun zion: –Zeuk diozu. 4 Pilatok apaizburu eta jende-taldeari esan zien: –Nik ez dut gizon hau kondenatzeko batere arrazoirik aurkitzen. 5 Baina haiek, behin eta berriro: «Judea osoan barrena herria asaldatzen ari da bere irakaspenez; Galilean hasi zen eta honaino iritsi da».