Jesus judu-biltzarraren aurrean
(Mt 26,59-66; Mk 14,55-64)
66 Eguna zabaldu zuenean, herriko zaharren kontseilua, apaizburuak eta lege-maisuak bildu ziren, eta Jesus Biltzar Nagusira eraman zuten. 67 Honela esan zioten: –Mesias baldin bazara, esaguzu. Hark erantzun: –Baietz esaten badizuet, ez didazue sinetsiko 68 eta, galdetzen badizuet, ez didazue erantzungo. 69 Baina hemendik aurrera Gizonaren Semea Jainko ahalguztidunaren eskuinean eseritaegongo da. 70 Orduan, denek esan zuten: –Zu zara, beraz, Jainkoaren Semea? Hark erantzun zien: –Zeuek diozue, neu naiz. 71 Haiek, orduan: –Ba ote dugu lekuko beharrik? Geuk entzun diogu bere ahotik.