Jesusen Jaiotza

(Mt 1,18-25)

1 Garai hartan, mundu guztiaren errolda egiteko agindu zuen Augusto enperadoreak* 2,1 Augusto: Erromako enperadore izan zen K.a. 29tik K.o. 14ra.. 2 Lehen erroldatze hau Siriako* 2,2 Siria: Erromatar probintzia; honen barnean zegoen Palestina ere Jesusen garaian.gobernari Kirino zela egin zen. 3 Beraz, erroldatzera joan ziren denak, nor bere herrira. 4 Jose ere, Daviden familia eta jatorrikoa baitzen, Galileako Nazaret herritik Judeako Belen zeritzan Daviden herrira igo zen 5 bere emazte Mariarekin, erroldatzera. Maria haurdun zegoen. 6 Belenen zeudela, haurra izateko egunak bete zitzaizkion, eta 7 lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.