Tenpluan emandako irakaspenak (19,45–21,4)

Jesusek tenplua garbitu

(Mt 21,12-17; Mk 11,15-19; Jn 2,13-16)

45 Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan* 19,45 salerosketan: Ik. Mk 11,15 oh.ari zirenak kanpora botatzen hasi zen, 46 esanez: «Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da;zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue». 47 Egunero tenpluan irakasten jardun ohi zuen. Apaizburuak, lege-maisuak eta herriko handikiak Jesus hil nahian zebiltzan; 48 baina ez zuten asmatzen zer egin, herri guztia aho zabalik baitzegoen hari entzuten.