3 Jesusek parabola hau esan zien:4 «Zuetako nor, ehun ardi izan eta bat galtzen bazaio, ez da, beste laurogeita hemeretziak larrean utzirik, galduaren bila joaten aurkitu arte?5 Eta aurkitzen duenean, lepoan hartzen du poz-pozik6 eta, etxeratzean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Egin festa nirekin, aurkitu baitut galdutako ardia!”7 Egia esan, Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du* 15,7 Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du: H.h., poz handia izango da zeruan.bihozberritzen den bekatari batengatik, bihozberritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoengatik baino.