Mostaza-haziaren eta legamiaren parabolak
(Mt 13,31-33; Mk 4,30-32)
18 Jesusek jarraitu zuen: «Zeren irudiko da Jainkoaren erregetza? Zeren antzeko dela esango nuke? 19 Gizon batek bere baratzean botatzen duen mostaza-haziaren antzekoa da: hazten da eta zuhaitz egiten, eta txoriek haren adarretan egiten dituzte habiak». 20 Berriro esan zuen: «Zeren antzeko dela esango nuke Jainkoaren erregetza? 21 Legamiaren antzekoa da: emakume batek anega bat irinetan nahasten du, eta oraldi guztia harrotzen da».