Galileako herriak madarikatu
13 «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuen artean adina mirari gertatu izan balitz, aspaldi bihozberrituak ziratekeen, dolu-jantziz estaliz eta hautsetan eseriz* 10,13 Korozain, Betsaida: Kafarnaum ondoko herrixkak. // Tiro eta Sidon: Ik. Mt 11,21 oh. // hautsetan eseri: Ik. Mt 11,21 oh.. 14 Horregatik, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute zuek baino. 15 Eta zu, Kafarnaum,«zeruraino altxatuko al zara?
Lurraren barreneraino eroriko zara!