← Previous Jeremias 39 Next →

Babiloniarrek Jerusalem konkistatu

(52,4-16; 2 Erg 25,1-12)

1 Sedekias erregearen bederatzigarren urteko hamargarren hilean* 39,1 bederatzigarren… hilean: K.a. 589ko abendua., Babiloniako errege Nabukodonosor Jerusalemera etorri zen bere gudarostearekin eta setiatu egin zuen. 2 Sedekiasen hamaikagarren urtean, laugarren hilaren* 39,2 hamaikagarren… hila: K.a. 587ko ekaina.bederatzian, babiloniarrek zuloa ireki zuten hiriko harresian. 3 Hirian sartu eta plaza nagusian jarri zuten aginte-postua Babiloniako erregearen gudalburuok: Nergal-Saretzer Sin-Magirko printzeak, Nebu-Sarsekim funtzionarioburuak, Nergal-Saretzer gorteko goi-funtzionarioak eta Babiloniako erregearen beste gudalburuek* 39,3 gudalburuak: Tx.eko testua iluna da. Babiloniar funtzionarioen izenak eta tituluak ez dira seguruak, eta ez datoz bat 13. tx.ean ematen direnekin.. 4 Sedekias erregea eta bere gudariak, hori ikustean, ihesi joan ziren gauez hiritik; erregearen lorategian zehar, bi harresien arteko atetik irten eta Araba aldera alde egin zuten. 5 Baina babiloniar gudarostea ondoren joan zitzaien eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen Sedekias. Preso hartu eta Riblara, Hamateko eskualdera* 39,5 Ribla, Hamat eskualdea: Palestinaren iparraldean daude, gaur egungo Sirian., eraman zuten, Babiloniako errege Nabukodonosorren aurrera. Honek epaia eman zion: 6 Sedekiasen semeei lepoa moztu zien Riblan bertan, aitaren aurrean, baita Judako handikiei ere. 7 Sedekias bera, begiak leherrarazi ondoren, Babiloniara eraman zuen katez loturik.