Jeremias 1
Next →
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
PROFETAREN AURKEZPENA (1,1-19)
1 Jeremiasen mezua eta bizitzako gertakariak. Jeremias Hilkiasen semea zen, Benjaminen herrialdeko Anatot* 1,1 Anatot: Jerusalemdik iparraldera, 5 km ingurura zegoen herrixka.hirian bizi ziren apaizetariko batena, alegia. 2 Mezu hauek Judako errege Amonen seme Josiasen erregealdiko hamahirugarren urtean* 1,2 Josias: K.a. 640tik 609ra izan zen errege; bere erregealdiko hamahirugarren urtea K.a. 627/626a da.zuzendu zizkion Jaunak Jeremiasi; 3 baita geroago ere, Josiasen seme Joiakim Judako errege izan zen garaitik Josiasen beste seme baten, Sedekiasen, erregealdiko hamaikagarren urtearen azkena arte. Urte horretako bosgarren hilean* 1,3 Joiakim: 609tik 598ra izan zen errege, eta Sedekias 598tik 587ra; honen hamaikagarren urteko bosgarren hila K.a. 587ko uztaila da.Jerusalemgo bizilagunak erbesteratu zituzten.Jeremias profeta izendatu
4 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:5 «Amaren sabelean sortu aurretik
aukeratu zintudan;
sabeletik irten aurretik
sagaratu zintudan
eta profeta izendatu,
nire mezua herriei iragartzeko».
6 Nik erantzun nion:
«Ai, Jainko Jauna!
Gazteegia* 1,6 Gazteegia: Jendaurrean hitz egiteko behar zen adina, hau da, 30 urte (ik. Lk 3,23), ez duela adierazten du Jeremiasek.naiz,
eta ez dezaket hitz egin».
7 Baina Jaunak esan zidan:
«Ez esan gazteegia zarenik.
Nik nora* 1,7 nora: Honela ere uler daiteke: norengana.bidali,
hara joango zara;
nik zer agindu,
hura esango duzu.
8 Ez izan jendearen beldur,
zeurekin izango bainauzu
zu libratzeko.
Hala diot nik, Jaunak». 9 Orduan, eskuaz ezpainak ukitu eta esan zidan:
«Neure hitzak jartzen dizkizut
ezpainetan;
10 agintea ematen dizut gaur
erreinu eta nazio guztien gain,
erauzi eta iraultzeko,
hondatu eta eraisteko,
eraiki eta landatzeko».
Lehenengo ikuskariak eta agerpenak
11 Jaunak galdetu zidan: –Zer ikusten duzu, Jeremias? Nik erantzun: –Almendrondo-adarra ikusten dut erneta. 12 Eta Jaunak niri: –Ongi ikusi duzu; bada, halaxe nago ni ere erne* 1,12 erne: Hebreeraz erne eta almendro hitzak sustrai berekoak dira eta antzeko doinua dute.neure hitza betetzeko. 13 Jauna mintzatu zitzaidan berriro: –Zer ikusten duzu? Nik erantzun: –Eltze bat ikusten dut irakiten, iparraldetik hegoalderantz iraultzear. 14 Orduan, Jaunak esan zidan:«Iparraldetik* 1,14 Iparraldetik: Iparraldeko bidetik iritsi ohi zitzaizkion sarri Israeli etsaien erasoak eta, beraz, herriaren hondamena (ik. 6,1.22; 47,2; 50,3.9).sortuko da
herrialdeko bizilagun guztiak
joko dituen ezbeharra.
15 Hara, neuk bilduko ditut
iparraldeko leinu
eta erresuma guztiak.
Etorri eta Jerusalemgo ateetan
kokatuko dira,
harresi inguru guztian,
eta Judako beste hirien aurrean.
Hala diot nik, Jaunak. 16 «Zigortu egingo ditut beren txarkeria guztiengatik, ni baztertuz, jainko arrotzei intsentsua erre baitiete eta beren eskuz eginiko idoloen aurrean ahuspeztu. 17 Zu egon prest aginduko dizudan guztia adieraztera joateko. Ez izan horien beldur; bestela, zeuri sartuko dizut nik horienganako beldurra. 18 Gotorleku egiten zaitut gaur, burdinazko zutabe eta brontzezko hesi, herrialde guztiaren aurka: Judako errege eta buruzagien aurka, apaiz eta herritarren aurka. 19 Kontra egingo dizute guztiek, baina ez zaituzte menderatuko, zeurekin izango bainauzu zu libratzeko. Nik, Jaunak, esana».