← Previous
Joel 4
Jauna nazioen kontra auzitan
1 «Egun haietan eta une hartan,Judaren eta Jerusalemen zoria
aldatuko dut.
2 Nazio guztiak bilduko ditut
eta Josafateko zelaira* 4,2 Josafateko zelaia: Josafat hitzak Jainkoa epaile esan nahi du. Josafateko zelaia-k ez du toki zehatzik adierazten, baizik eta zentzu sinbolikoa du; 4,14 tx.ean Epai-zelai esaten zaio.jaitsaraziko;
auzia izango dut bertan haien aurka,
herri eta ondare dudan Israeli
egindako guztiagatik:
nazioen artean sakabanatu zuten,
nire lurra beren artean banatu,
3 nire jendea zotz egin zuten.
Emagalduen saritzat
mutikoa ematen zuten,
eta zurruterako ardo-truke
neskatxa saltzen. 4 «Eta zuek, Tiro eta Sidon hiriok eta Filisteako eskualde* 4,4 Tiro eta Sidon, Filisteako eskualde: Tiro eta Sidon Feniziako hiriak dira, eta Fenizia Mediterraneoko kostaldea da, Palestinaren iparraldean; israeldarra ez, beraz. Filistea ere kostaldea da, Palestinaren hegoaldean.guztiok, zer nahi duzue niregandik? Nik ordaina ematea nahi al duzue? Niregandik ordaina nahi baldin baduzue, gertu nago: berehala jausaraziko dut ordaina zuen bizkarrera. 5 Nire urrea eta zilarra ostu zenituzten eta nire bitxien altxorra zeuen tenpluetara eraman. 6 Judako eta Jerusalemgo seme-alabak greziarrei saldu zenizkieten, beren lurraldetik urruti botatzearren. 7 Baina aterarazi egingo ditut saldu zenituzten tokitik, eta zuen eginak zeuen bizkarrera jausaraziko ditut: 8 zuen seme-alabak juduei salduko dizkiet, eta juduek Sabakoei* 4,8 Saba: Arabia penintsularen hegoaldeko herri merkataria., urrutiko nazio horri, salduko dizkiete». Jaunak esan du.
9 Iragar ezazue hau nazioetan:
dei egizue gerra santurako!
Prestatu gudariak!
Betoz gerlari guztiak!
10 Bihur itzazue goldeak ezpata
eta igitaiak lantza.
Makalak ere esan beza:
«Gudari ausarta naiz!»
11 Zatozte bizkor* 4,11 Zatozte bizkor: Hebreerazko hitzaren zentzua iluna da.,
inguruko herri guztiok,
bil zaitezte.
–Zuk, Jauna, gida itzazu
zeure gudariak haien aurka–.
12 Erne! Betoz nazioak
Josafateko zelaira,
han eseriko baita Jauna,
inguruko herri guztiak epaitzeko.
13 Heldu igitaiari, uzta heldu da;
etorri eta zapaldu,
dolarea beterik dago,
upelak gainezka.
Gainez egin baitu
haien gaiztakeriak.
14 Jendetzak eta jendetzak
Epai-zelaian,
gainean baita Jaunaren eguna,
Epai-zelaian.
15 Eguzki-ilargiak ilundu egiten dira,
izarrek beren distira galtzen dute.
16 Orro dagi Jaunak Siondik,
deiadar Jerusalemdik,
eta ikara dira zeru-lurrak.
Baina Jauna babes da
bere herriarentzat,
gordeleku Israelgo seme-alabentzat.
Jainkoaren herriaren berriztapena
17 «Orduan ezagutuko duzueni, Jauna, naizela zuen Jainkoa
eta Sion nire mendi santuan
bizi naizela.
Jerusalem santu izango da berriro,
eta ez da han arrotzik sartuko.
18 Egun hartan
mendiek ardoa emango dute,
muinoek esnea isuriko.
Judako erreka guztiak
ura betean joango dira.
Jaunaren etxean iturria sortuko da,
eta Arkazi ibarra* 4,18 Arkazi ibarra: Ez dakigu ziur non zegoen. Agian, Itsaso Hil aldean.ureztatuko du.
19 Egipto basamortu bihurtuko da,
Edom eremu gorri,
Judako seme-alabei eginiko
gogorkeriengatik,
haien lurraldean isuritako
odol errugabeagatik.
20 -21 Ez dut haien odola gehiago
ordainik gabe utziko.
Judak, aldiz,
beti izango ditu bizilagunak,
baita Jerusalemek ere
mendez mende.
Eta ni, Jauna, Sionen biziko naiz».