Jainkoaren egintzak

1  * 26,1 1-4 txatalak 14.aren ondoren datoz.
2  * 26,2 1-4 txatalak 14.aren ondoren datoz.
3  * 26,3 1-4 txatalak 14.aren ondoren datoz.
4  * 26,4 1-4 txatalak 14.aren ondoren datoz.
5 «Han behean* 26,5 Han behean: 26,5-14 zatia Bildaden hitzaldi laburrari eransten diogu, 26,1-4 zatia 27,1 tx.ean hasten den Jobenaren lehen zati bezala ezarriz. Kontuan izan, hitzaldien txanda aldrebestua dagoela (ik. 24,18 oh.)., itsasoaren eta bertako bizidunen azpian,
dar-dar egiten dute hildakoek.
6 Hildakoen Egoitza agerian dago Jainkoaren aurrean,
Hondamen Leizea estalkirik gabe.
7 Berak hedatzen du zeru-sabaia* 26,7 zeru-sabaia: H.h., iparra. Artikoa ere itzuli ohi da.hutsaren gainean,
lurra ezerezaren gain zintzilikatzen;
8 ura hodeietan pilatu
eta hodeiak ez dira pisuaz lehertzen;
9 ilargi betearen* 26,9 ilargi betearen: Jatorrizkoak tronuaren dakar, bokalen aldaketatxo baten ondorioz.aurpegia iluntzen du,
haren gain bere hodeia hedatuz;
10 zirkulua ezarri du itsas mugan,
argia eta iluntasuna bereizteko.
11 Mendiak, haren mehatxuaz izutu egiten dira,
zeruko zutabeak* 26,11 zeruko zutabeak: Zerumugako mendi garaienak ziren, hebrearren ikuspegian, ortziari eusten zioten zutabeak.dardarka hasten.
12 Bere indarraz Ozeanoa menderatzen du,
bere adimenaz Rahab* 26,12 Rahab: Ik. 9,12 eta oh.munstroa suntsitzen;
13 hark putz egin eta zerua garbi uzten du,
haren eskuak herensuge iheslaria* 26,13 herensuge iheslaria: Leviatanen kalifikazioa da (ik. 3,8 oh.)aldez alde zulatzen.
14 Eta hauek haren egintzen adibide kaskar baizik ez badira,
haren jardueraren oihartzun motel besterik ez,
nork ulertuko du haren egintza handienen burrundara?»


eta eusten indargabeko besoei!

hori trebetasuna erakusten duzuna!

Nork bultzatu zaitu horrela hitz egitera?»