Bildad

1 Orduan, Xuaheko Bildadek hitz egin zuen:

Gaiztoaren patu ikaragarria

2 «Noiz arte jarraituko duzue elkarren lehian hizketan?
Egin gogoeta lehen, eta hitz egin gero.
3 Zergatik hartzen gaituzu* 18,3 hartzen gaituzu: Jatorrizkoan, hirugarren tx. hau lagunei zuzendua dago, bigarrena bezala.animaliatzat?
Zergatik jotzen inozotzat?
4 Zeure suminaz minberatuta zauden horrek,
zuregatik lurra eremu bihurtu
edo harkaitza lekuz aldatuko dela uste al duzu?
5 «Bai, gaiztoaren argia itzali egiten da,
haren sukaldean ez da sugarrik pizten,
6 ilundu egiten da haren etxeko argia,
itzali, argi egiten zion kriseilua.
7 Haren lehengo urrats biziak moteldu
eta bere asmo gaiztoek erorarazten dute,
8 bere oinek daramate sarera
eta sare-mailan gelditzen da trabatua,
9 lakioak orkatilatik heltzen dio
eta bertan geratzen harrapatua.
10 Gaiztoentzat tranpak daude gordeta lurrean,
zelatak bideetan.
11 Izu-ikarek inguratzen dute alde guztietatik,
urratsez urrats jarraitzen diote.
12 Goseak ahultzen du sasoirik onenean,
ezbeharra ezartzen zaio ondoan;
13 gaitz hilgarriak* 18,13 gaitz hilgarriak: H.h., Herioaren lehen-semeak, hau da, izurririk larrienak.larruazala jaten dio zatika,
gorputz-atalak irensten.
14 Etxean seguru zegoen lekutik hartu
eta izu-ikararen erregeagana* 18,14 izu-ikararen erregea: Heriotzaren erreinuko nagusia da, mitologi kontakizunetan aski ezaguna.eramaten dute.
15 Edonor bizi daiteke jadanik harena ez den etxean,
garbitzeko sufrea barreiatu ondoren.
16 Azpitik, sustraiak ihartzen zaizkio;
gainetik, hostaila zimeltzen.
17 Galdu egin da haren oroitzapena herrialdean,
izena ere ez dute gogoratzen inguruetan.
18 Argitasunetik ilunpetara jaurtia,
mundutik ere kanporatua,
19 ez du haurrik, ez ondorengorik herrian,
ez da inor bizirik gelditzen haren egoitzan.
20 Haren patuaz izu-ikaratu egiten dira denak,
bai ekialdekoak, bai mendebaldekoak:
21 “Horra hor nola bukatzen duen gaizkileak,
Jainkoa ezagutzen ez duenak”».