1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
Job
1 Jobek erantzun zuen:Jobek ere badaki esperientzian oinarrituta
2 «Benetan, herriaren ahotsa zaretela uste duzue,eta zuekin amaituko dela jakinduria.
3 Baina neuk ere badut adimena,
ez naiz zuek baino gutxiago.
Nork ez daki zuek esandako guztia?
4 Zuen, ene lagunon, irrigarri naiz,
ni, erantzun eske Jainkoari deika ari natzaion hau.
Zintzoa eta zuzena irrigarri!
5 “Zoritxarrekoari mespretxua,
estropezu egiten duenari zartadak”,
pentsatzen du zoriontsuak.
6 Bakea dago, ordea, bidelapurren bizilekuetan;
Jainkoa zirikatzen dutenak
eta beren eskura eduki nahi dutenak* 12,6 Jainkoa beren eskura eduki nahi: Aztikeriaren bidez, agian.lasai daude.
7 «Galdetu basapiztiei eta irakatsiko dizute,
zeruko hegaztiei eta adieraziko,
8 lurreko narrastiei* 12,8 lurreko narrastiei: Hebreerazkoak hitz egin lurrari dakar.eta irakatsiko dizute,
itsasoko arrainek ere kontatuko;
9 horien guztien artean nork ez daki
Jaunaren eskuak egin duela dena,
10 Jaunaren esku dagoela bizidun ororen arnasa
eta gizaki bakoitzaren espiritua?
11 Hitzak bereizteko ahalmena du belarriak,
jakiak dastatzekoa ahosabaiak;
12 adinekoek izaten dute jakinduria,
urtetan aurreratuek zuhurtzia.
13 Bada, Jaunarenak dira jakinduria eta ahalmena,
berarenak trebezia eta zuhurtzia.
Jainkoaren indarra suntsitzaile
14 «Jainkoak desegindakoa ezin inork berreraiki,preso hartu duena ezin inork askatu;
15 urei eusten badie, lehortea da;
jaregiten badie, mundua suntsitzen duen uholdea.
16 Berak ditu indarra eta arrakasta,
berarenak dira engainatua eta engainatzailea.
17 Boterea kentzen die kontseilariei
eta burutik nahasten epaileak;
18 agintearen ezaugarriak kentzen erregeei
eta loturik eramaten preso* 12,18 loturik eramaten preso: H.h., sokaz lotzen gerria. Gatibu eramanaren egoera aipatzen da.;
19 aginpidea kentzen die apaizei
eta boterean finko daudenak iraultzen;
20 hizlari trebeak mututu egiten ditu
eta zaharrei sena kentzen;
21 mespretxua botatzen du handikien gainera
eta ahaltsuak indarge uzten;
22 ilunpeetako sakonena agerrarazten du
eta itzalik beltzenak argitara ateratzen;
23 herriak altxarazten ditu, eta gero hondatu;
nazioak hedarazi, eta gero desegin;
24 buruzagiei sena kentzen die
eta biderik gabeko eremuetan galbideratzen;
25 iluntasun beltzean dabiltza itsumustuan
eta mozkorrak legez zabunkarazten ditu Jainkoak.