1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Ziro erregea, Jainkoak bidalia
1 Honela diotso JaunakZiro erregeari,
berak aukeratu eta sagaratuari* 45,1 berak aukeratu eta sagaratuari: H.h., bere gantzutu/mesiasi; titulua erregeei zegokien bereziki Israelen; hemen errege atzerritar bati, Jaunak herria askatzeko bitartekotzat aukeratuari, ematen zaio (ik. 4. tx.).:
«Eskutik heldurik eusten dizut,
nazioak zure menpean jarri
eta erregeei soinetik
armak kentzeko,
zure aurrean hiri-ateak zabaltzeko,
guzti-guztiak zabaldu ere.
2 Neu joango naiz zure aurretik,
goraguneak berdinduz,
brontzezko ateak apurtuz,
burdinazko morroiloak txikituz.
3 Zoko ilunetan pilaturiko altxorrak,
ongi gorderiko ondasunak
emango dizkizut.
Horrela jakingo duzu
neu naizela Jauna, Israelen Jainkoa,
zeure izenez dei egiten dizuna.
4 Israel neure zerbitzariaren onerako,
Jakob, neuk aukeraturiko
herriarengatik,
deitu zaitut zeure izenez
eta ohorezko eginkizuna ezarri,
ezagutzen ez nauzun arren.
5 Neu naiz Jauna, ez da besterik;
ez da ni beste jainkorik.
Aginpidez jantzi zaitut,
ezagutzen ez nauzun arren,
6 ekialdetik mendebaldera
jakin dezaten
ez dela inor ni besterik.
Neu naiz Jauna, ez da besterik.
7 Neu naiz argiaren egilea
eta ilunpearen sortzailea,
neu zorionaren egilea
eta zoritxarraren sortzailea:
neu, Jaun hau, horren guztiaren egilea!
Otoitza
8 «Isuri goitik, zeruok, ihintza bezala,isuri garaipena* 45,8 garaipena: Tx. berean justizia itzulitako hitza bera da (ik. 41,2 oh.)., hodeiok,
euria bezala!
Har beza lurrak zabalik:
sor bedi salbamena,
erne justizia harekin batean!
Nik, Jaunak, egin dut hori guztia».
Jainkoaren ahalmen bikaina
9 Zoritxarrekoa,lurrontzi hutsa izanik,
bere egilearekin eztabaidan
hasten den gizakia!
Buztinak buztinlariari esango ote:
«Zertan ari zara?»,
edota «Zure ontziak ez du
heldulekurik»?
10 Zoritxarrekoa aitari esaten diona:
«Zergatik sortu ninduzun?»,
eta amari:
«Zergatik
ekarri ninduzun mundura?»
11 Hau dio Jaunak,
Israelen Jainko santuak,
haren egileak:
«Neure seme-alabengatik
kontuak eskatuko ote dizkidazue,
edo neure lanean
aginduak emango ote?
12 Neuk egin dut lurra
eta lur gainean gizakia sortu;
neuk hedatu ditut neure eskuz zeruak,
eta neuk agintzen
bertako astro guztiei.
13 Neuk sorrarazi dut Ziro
salbamen-ekintzarako,
eta bide guztiak zelaituko dizkiot;
berak berreraikiko du nire hiria
eta libre ateraraziko
nire erbesteratuak,
ordain eta saririk eskatu gabe».
Jaun ahalguztidunak esan du.
Jauna Israeli agertu
14 Hau diotso Jaunak Israeli:«Egiptoko langileak,
Etiopiako merkatariak
eta altuera handiko sebatarrak* 45,14 sebatarrak: Ik. 43,3 oh.
zure menpean jarriko dira,
zureak izango;
zure atzetik joango dira,
katez loturik;
zure aurrean ahuspeztuko dira
eta erreguka esango dizute:
“Zuregan bakarrik dago Jainkoa,
ez da besterik;
beste jainkoak ezer ez dira”».
15 Jainko ezkutua zara zu, benetan,
Israelen Jainkoa, salbatzailea.
16 Lotsaz eta laidoz beterik,
bai, laidoz estalirik
doaz idologileak.
17 Israel, berriz, Jaunak salbatu du,
behin betiko salbatu,
eta ez da, ez, sekula
lotsaz eta laidoz geldituko.
18 Jaunak sortu du zerua,
bera da Jainkoa;
berak eratu eta egin du lurra,
berak finkatu;
ez du hutsik egoteko sortu,
bizileku izateko baizik.
Hau dio Jaunak:
«Neu naiz Jauna, ez da besterik.
19 Ez naiz mintzatu ezkutuan,
lur-zoko ilunen batean;
ez diet esan Jakoben ondorengoei:
“Bila nazazue ezerez hutsean”.
Ni naiz Jauna, zuzen dena iragarri
eta bidezkoa adierazten dudana.
Jaunak nazio guztiei dei
20 «Bil zaitezte, etorri,hurbildu denok,
nazioetan bizirik geldituok.
Burugabeak dira zurezko idoloak
prozesioan daramatzatenak,
salbatu ezin dituen jainkoari
otoitz degiotenak.
21 Galdegin elkarri,
mintza zaitezte, azaldu frogak:
nork adierazi zuen hau lehendanik,
nork iragarri aspalditik?
Ez ote nik, Jaunak?
Ez baita ni beste jainkorik.
Jainko garaile eta salbatzailerik
ez da neu besterik.
22 Lurreko bazter guztiok,
itzuli niregana, salba zaitezten,
neu bainaiz Jainkoa,
eta ez da besterik.
23 Neure buruarengatik egin dut zin,
promes sendoa,
hitz aldaezina eman dut:
Belaun oro
nire aurrean makurtuko da,
eta mihi orok
nire izenean zin egingo,
24 esanez: “Jaunarengan bakarrik
garaipena eta ahalmena”.
Lotsaren lotsaz etorriko zaizkit
nire aurka lehiatzen diren guztiak.
25 Niri esker, garaile izango da
eta harro egongo
Israel herri osoa».