1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Probetxu gabeko hitzarmena
1 Hau dio Jaunak:«Ai zuek, jende errebeldea!
Nire oniritzirik gabe
eratzen dituzue egitasmoak
eta nire borondatearen aurka
burutzen hitzarmenak* 30,1 burutzen hitzarmenak: H.h., egiten isur-opariak; hitzarmenak burutzeko errituak ziren. Judako erresumak 713 eta 702 urte bitartean Egiptorekin eginiko hainbat hitzarmen aipatzen da.,
horrela
bekatua bekatuaren gain pilatuz.
2 Egiptora jotzen duzue,
niri galdetu gabe,
faraoiaren babespean jartzera,
Egiptoren gerizpean gordetzera.
3 Baina faraoiaren babesa
lotsabide gertatuko zaizue,
eta Egiptoren gerizpeko gordelekua laidogarri.
4 Zuen buruzagiak Tanis-era
eta zuen mandatariak
Hanes-era* 30,4 Tanis, Hanes: Niloren deltako hiriak.iristean,
5 asmo guztiak ustel aterako zaizkie
probetxugabeko herri horrekin;
ez baitie ezeren laguntzarik
eta probetxurik ekarriko,
lotsa eta laidoa baizik».
6 Negeveko basapiztiei buruz* 30,6 Negeveko basapiztiei buruz: Negev Palestina hegoaldeko basamortua da, Egiptorako bidean igaro beharrekoa; basapiztiak hitza mezuaren lehen hitzetan inspiratua dirudi.mezua:
«Lehoi orrolari, sugegorri
eta dragoi hegalariz
josia dagoen lurralde beldurgarri
eta arriskutsuan barrena,
hor daramazkiote
beren aberastasun bikainak,
astoen bizkarretan
eta gameluen konkorretan,
probetxugabeko herriari.
7 Alferrekoa eta hutsa da
Egiptoren laguntza;
horregatik,
izen hau jarri diot:
“Geldigaitza* 30,7 Geldigaitza: H.h., Rahab; Leviatan bezala (ik. 27,1 oh.), mitologiazko itsas munstroa da (ik. Jb 7,12 oh.). Hemen eta Sal 87,4 tx.ean (ik. oh.) Egiptori ematen zaio izen hori.mugiezin” ».
8 Jaunak hau agindu zidan:
«Ea, beraien begi aurrean
idatz ezazu hau oholtxoan
eta egin zigilaturiko agiria,
gerorako geldi dadin,
betiko lekukotzat».
Herri errebeldea
9 «Herri errebeldea,seme engainatzaileak dira benetan,
Jaunaren irakaspena ez baitute
onartu nahi.
10 Hau esaten diete profetei:
“Ez izan ikuskaririk,
ez agertu egia,
baizik eta guri atsegin zaiguna esan,
amets liluragarriak agertu.
11 Alde bide zuzenetik.
Ez iezaguzue aurrean jar
Israelen Jainko santua”».
12 Horregatik,
hau dio Israelen Jainko santuak:
«Nire hitza
mespretxatu egiten duzue,
eta bidegabekerian
eta maltzurkerian
duzue konfiantza,
hauek dituzue euskarri.
13 Beraz,
zeuen gaiztakeriaren ondorioz,
goitik behera pitzaturiko
harresi garaiari bezala
gertatuko zaizue:
pixkanaka okertu
eta, halako batean, gutxien ustean,
lurrera amiltzen da.
14 Hautsi eta erabat txikitzen den
buztinezko pitxerrarena bezalakoa
izango da zuen hondamena:
su-bazterretik ilintia
nahiz putzutik ura
ateratzeko adinako puskarik
ez zaio gelditzen».
15 Hau dio Jainko Jaunak,
Israelen Jainkoak:
«Geldi eta lasai egotea
da zuen salbabidea;
patxada eta konfiantza,
zuen indarra».
Ez duzue, ordea, hala nahi izan,
16 baizik eta esan duzue:
«Ez, zaldiz egingo dugu ihes».
Bai horixe, beharko egin ihes!
Eta zuek areago:
«Gurdi bizkorrak hartuko ditugu».
Zuen pertsegitzaileak
bai izango direla bizkor!
17 Etsai bakar batek mehatxu egin,
eta zuetako milaka ihesi.
Bostek bakarrik mehatxu,
eta den-denok ihesi.
Azkenean,
mendi-gailurrean utzitako
bandera-kirtena
eta tontorrean utzitako
guda-bandera bezain bakan
geldituko zarete.
Jauna, barkatzeko prest
18 Hala ere, zuei barkatzeko begira,errukia agertzeko prest dago Jauna,
Jainko zuzena baita.
Zoriontsuak
harengan itxaron dutenak!
19 Siongo herria,
Jerusalemen bizi zaretenok,
ez duzue
negar egin beharrik izango.
Laguntza eske oihu egitean,
Jaunak barkatu egingo dizue
eta entzun orduko erantzun.
20 Larrialdi eta atsekabe artean
bizi beharko baduzue ere,
irakasle duzuen Jauna
ez zaizue gehiago ezkutatuko;
zeuen begiz ikusiko duzue.
21 Zeuen belarriz entzungo duzue
atzetik esaten:
«Hona hemen bidea,
hemendik ibili».
Noiz jo eskuinera, noiz ezkerrera
erakutsiko dizue* 30,21 Noiz… dizue: Honela ere itzul daiteke: Eskuinera nahiz ezkerrera saihestuko zaretenean, bidea erakutsiko dizue..
22 Eta kutsatutzat joko dituzue
zilarrez apainduriko jainko-irudiak
eta urrez estalitako idoloak.
Trapu zikinak bezala
botako dituzue kanpora,
esanez: «Utikan hemendik!»
23 Euria emango dizue Jaunak
lurrean ereindako haziarentzat,
eta gari mardul eta oparoa
emango du lurrak.
Egun hartan zuen abereak
larre zabaletan bazkatuko dira.
24 Lurra lantzen dizueten
idi eta astoek
belar gozoa izango dute jateko,
aska betean izango ere.
25 Hilketa handiaren egunean,
etsaien dorretxeak
eroriko direnean,
errekak eta ur-xirripak jaitsiko dira
mendi handi
eta muino garai orotatik.
26 Jaunak bere herriaren zauriak lotu
eta sendatuko dituenean,
ilargiak eguzkiak bezala
egingo du argi;
eguzkiaren argia, berriz,
zazpi aldiz handiagoa izango da,
zazpi eguzkirena batean bezalakoa.
Jaunak Asiria zigortuko
27 Horra non datorren Jauna bera urrutitik.Garretan eta ketan dago
haren haserrea,
sumina dariela haren ezpainak;
su kiskalgarria dirudi haren mihiak,
28 leporainoko uholde oldartsua
haren arnasak.
Galbahean bezala
astinduko ditu nazioak,
muturrekoaz bezala
masailetik lotuko,
hondamenera eramateko.
29 Zuek, berriz,
kantuari ekingo diozue,
jai arratsean bezala;
bihotzean poz izango duzue,
Israelen Harkaitz den
Jaunaren mendira
txirula-doinuz erromes
doanak bezala.
30 Bere ahots bortitza
entzunaraziko du Jaunak
eta bere indar eraginkorra
erakutsiko,
haserre gorri eta sugar kiskalgarriz,
ekaitz, euri-jasa eta txingor artean.
31 Beldur-ikara izango du Asiriak,
Jaunaren ahotsa entzutean
eta hark zigorrez jotzean.
32 Danbolin eta zitara-soinuz
ospatuko duzue
Jaunak leporatuko dion
zigorraldi bakoitza.
Gogor ere gogor
erasoko dio Jaunak* 30,32 Gogor… Jaunak: Esaldia iluna da jatorrizkoan..
33 Asiriako erregearentzat
aspalditik gertu dago
erreleku sakon eta zabala,
egur-pila handia.
Jaunaren arnasak emango dio su,
sufre-bolada baten antzera.