← Previous Irteera 21 Next →

Esklaboei buruzko legeak

(Dt 15,12-18)

1 Jaunak esan zion Moisesi: «Lege hauek emango dizkiezu israeldarrei: 2 «Esklabo hebrearra erosten baduzue, sei urtez lan egingo du zuentzat, baina zazpigarrenean libre geldituko da, ezer ordaindu gabe. 3 Bakarrik etorri bazen, bakarrik joango da; emazterik bazuen, emazte eta guzti joango da; 4 nagusiak eman badio emaztea, eta honek seme-alabak sortu, emaztea eta seme-alabak nagusiarenak dira, eta esklaboa bakarrik joango da. 5 Baina esklaboak adierazten badu, nagusia, emaztea eta seme-alabak maite dituela, eta ez duela libre gelditu nahi, 6 nagusiak Jainkoaren aitzinera* 21,6 Jainkoaren aitzinera: Agian, kultu-lekura; badaiteke usadio hau sineste zahar baten oroigarria izatea ere, familiako jainkoa etxeko atean zegoelakoarena, alegia.eramango du, atera edo ate-uztaira hurbilaraziko eta ziri batez belarria zulatuko dio. Eta esklabo izango du betiko.