← Previous Irteera 20 Next →

Hamar aginduak

(Dt 5,6-21)

1 Jainkoak hitz hauek* 20,1 hitz hauek: Hamar aginduak dira, dekalogoa. Dt 5,6-21 atalean beste era batean azaltzen dira. Hasiera batean, dekalogoa hamar formula laburrek osatzen zuten. Hebrearrek eta kristau-elizen tradizioek hamar aginduen banaketa era desberdinean egiten dute.esan zituen: 2 «Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena* 20,2 atera zintuena: Herri osoa zu bakar bat bezala hartzen da aginduetan. Era berean, zu hori herritar bakoitza ere bada.. 3 «Ez izan ni beste jainkorik. 4 «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik. 5 Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra* 20,5 Jainko jeloskorra: Jainkoa jeloskorra dela esatea bere ondoan beste jainkorik ez duela onartzen esatea da, bera bakarrik aitortu eta zerbitzatu behar duela Israelek (ik. 34,14; Dt 4,24; 6,15).bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere; 6 baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei. 7 «Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko. 8 «Gogoan izan larunbata* 20,8 larunbata: Larunbata, atseden-eguna, Jaunak kreazioa burutu ondoren hartu zuen atsedenaren oroigarri da. Larunbataren beste zenbait motibazio Ir 23,12 eta Dt 5,12-15 tx.etan ditugu., Jaunari sagaratzeko. 9 Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko; 10 baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure abereek, ezta zure herrian bizi den etorkinak ere. 11 Zeren sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak, itsasoa eta berorietan bizi den guztia, eta zazpigarren egunean atseden hartu baitzuen. Horregatik, larunbata bedeinkatu egin zuen Jaunak eta egun sakratutzat ezarri. 12 «Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean. 13 «Ez hil inor. 14 «Ez egin adulteriorik. 15 «Ez ostu* 20,15 Ez ostu: Debeku honek zuzenean hauxe galarazten du: esklabo bihurtzeko pertsonak bahitzea (ik. 21,16). Hala ere, bidezko da agindua edozein lapurretari buruz ulertzea.. 16 «Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka. 17 «Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».