← Previous Hasiera 36 Next →
31 Hona Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik: 32 Bela Beorren semea, Dinhaba hirikoa; 33 Belaren ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa; 34 Jobaben ondoren Huxan, temandarren lurraldekoa; 35 Huxanen ondoren Hadad, Bedaden semea, Abitekoa (honek menderatu zituen madiandarrak Moaben). 36 Hadaden ondoren Samla, Masrekakoa; 37 Samlaren ondoren Saul, Rehobot-Naharrekoa; 38 Saulen ondoren Baal-Hanan, Akborren semea; 39 Baal-Hananen ondoren Hadar, Pau hirikoa (Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena). 40 Hauek dira Esauren ondorengoen leinuburuak, beren leinu eta lurraldeei emandako izenen arabera: Timna, Alba, Jetet, 41 Oholibama, Ela, Pinon, 42 Kenaz, Teman, Mibtzar, 43 Magdiel eta Iram. Horiek dira Edomgo leinuburuak, eta horiek eman zieten izena bizi izan ziren lurraldeei. Esau edomdarren arbasoa da.