1 Hiru egunen buruan, otoitza bukaturik, dolu-jantziak erantzi eta erreginarenak jantzi zituen Esterrek.2 Gero, apain-apain prestaturik, dena ikusten duen Jainko salbatzaileari dei egin eta bi mirabe hartu zituen berekin.
Erregea eta Haman otordura gonbidatu Esterrek
3 ń 3Erregeak* 5,3 Testu grekoan ez dira 5,1-2 tx.ak aipatzen, D kap.an luze adieraziak daudelako.galdegin zion: –Zer nahi duzu, Ester? Zer eskatu nahi didazu? Nire erreinuaren erdia bada ere, izanen duzu!4 Esterrek erantzun zion: –Egun handia dut gaurkoa. Ongi baderitzo, betor erregea Hamanekin, gaur prestatuko diodan otordura.5 Erregeak agindu zuen: –Etorrarazi bizkor Haman, Esterren gonbitari erantzun diezaiogun. Eta biak joan ziren Esterrek prestatutako otordura.6 Otordua bukatzean, erregeak galdetu zion Esterri: –Zer duzu, Ester erregina? Eskatu nahi duzuna eta izanen duzu.7 Esterrek erantzun zion: –Zer eskatzen dudan? Zer nahi dudan?8 Begiko baldin banau, betor berriro bihar erregea Hamanekin, prestatuko diedan otordura eta orduan erantzungo diot.
Hamanek Mardokeo suntsiarazi nahi
9 Pozik eta alai atera zen Haman erregearenetik. Baina atarian Mardokeo judua ikustean, amorru biziz bete zen.10 Etxera joan eta dei egin zien adiskideei eta Zosara bere emazteari.11 Bere aberastasunak erakutsi zizkien, baita erregeak ohore emanez ministro nagusi egin zuela eta erreinuaren zuzendaritza eman ziola adierazi ere.12 Eta erantsi zuen: –Gainera, Ester erreginak neu bakarrik gonbidatu nau erregearekin batera otordura, baita biharko ere.13 Baina galdu egiten dut poz guztia, Mardokeo judua atarian ikusten dudanean.14 Orduan, bere emazte Zosarak eta adiskideek esan zioten: –Presta dezatela hogeita bost metroko urkabea eta bihar goizean eska iezaiozu erregeari Mardokeo bertan zintzilikatzeko. Horrela, bazoazke otordura erreginarekin, gogotik dibertitzera. Pozik entzun zuen hori Hamanek, eta urkabea prestatu zuen.