Mardokeo Esterri laguntza eske
1 Gertatzen ari zena jakitean, Mardokeok urratu egin zituen bere soinekoak, dolu-jantziz estali, burura hautsa bota* 4,1 Mardokeok… hautsa bota: Atsekabe handiaren ezaugarriak ziren zeinu horiek.eta hiriko plazan barrena ibili zen oihu handiz garrasika: «Herri errugabea suntsitu nahi dute!» 2 Erregearen jauregi aurrera heldu zelarik, gelditu egin zen, ezin baitzen jauregiko atarian dolu-jantziz eta errautsez estalia sartu. 3 Gutuna oihukatu zen eskualde guztietan aieneka eta bular-joka ari ziren juduak, eta izugarrizko atsekabea zegoen hauen artean. Hauetariko asko zaku eta errauts gainean etzan zen. 4 Mirabeek eta irenek dena jakinarazi zioten Ester erreginari. Gertatzen zena entzutean, larritu egin zen Ester. Eta jantzi arruntak bidali zizkion Mardokeori, soinean har zitzan, dolu-jantzia erantzirik. Mardokeok, ordea, ez zuen nahi izan. 5 Orduan, Esterrek Akrateori, bere zerbitzura zuen irenari, dei egin eta Mardokeogana igorri zuen, zer gertatzen zen zehatz jakitera* 4,5 Grekozko testuan ez dago 6. tx.ik; Ester hebreerazkoan bai.. 7 Orduan, gertatuaren berri eman zion Mardokeok. Juduak suntsitzearen ordain, Hamanek erregearen gordailura hirurehun eta berrogei tona zilar eramateko hitza eman zuela ere esan zion. 8 Susa hirian oihukatua zen suntsipen-aginduaren kopia ere eman zion, Esterri erakuts ziezaion. Gainera, Esterri erregeagana joateko agintzen zion, erregearen onginahia eskuratu eta bere herriaren alde erregu egiteko. Hau esan behar zion irenak Esterri: «Oroit zaitez behe-mailan zeundenean neure eskuz hazi zintudala. Erregearen hurrengo den Haman gure kontra mintzatu zaio erregeari, gu hilarazteko. Dei egiozu Jaunari eta hitz egin gutaz erregeari. Salba gaitzazu heriotzatik!» 9 Itzuli zen Akrateo eta adierazi zion guztia Esterri. 10 Orduan, esan zion Esterrek: «Zoaz eta esan Mardokeori: 11 Erreinuko nazio guztiek dakite, deitua izan gabe, erregeagana, jauregi barneko atarira, sartzen denak, gizaseme nahiz emakume, ez duela salbamenik; erregeak urrezko bere makila luzatzen diona bakarrik geldituko dela bizirik. Niri dagokidanez, bada hilabete bat erregeak ez nauela beregana deitu». 12 Esterrek esana Akrateok adieraztean, 13 Mardokeok erantzun zion: «Zoaz eta esan Esterri: Ez uste izan erreinuko judu guztietatik zu bakarrik salbatuko zarenik. 14 Une honetan ez entzunarena egiten baduzu, etorriko zaizkie beste nonbaitetik laguntza eta babesa juduei; orduan, zu eta zeure etxekoak galdu egingo zarete. Gainera, batek daki ez ote zaren erregina izatera heldu, hain zuzen ere, honelako une larrirako!» 15 Esterrek berriro bidali zuen mezularia, Mardokeori esatera: 16 «Bil itzazu Susan bizi diren juduak eta egizue barau nire alde. Ez jan, ez edan, hiru egun eta hiru gauez. Neuk ere, neure mirabeekin, barau eginen dut. Ondoren, erregearen aitzinera joango naiz, legearen kontrakoa izan arren, baita hil behar badut ere».Mardokeoren otoitza
Esterren otoitza
17 dd 30Guztien gaineko ahalmena duzunJainko horrek,
entzun etsirik gaudenon oihua,
libra gaitzazu gaiztoen eskutik,
eta aska nazazu
ni neure beldurretik».