Sinesmen heldugabekoei lagundu
1 Egiezue harrera ona sinesmen heldugabekoei* 14,1 sinesmen heldugabekoei: H.h., sinesmenean ahul dabiltzanei. Judu-betekizunen derrigortasun edo santutasunari buruz, beren barrua oraino ere askatzea lortu ez duten kristauak dira. Kap. guztirako, ik. 1 Ko 8,4-13 pasartean antzerako arazo bati buruzko Pauloren pentsamendua., iritziak direla-eta eztabaidan hasi gabe. 2 Batek, denetik jan dezakeela uste du; sinesmenean heldugabekoak, berriz, barazkiak* 14,2 barazkiak: Ez da dietetika-arazoa, kontzientzi arazoa baizik, sinesmen heldugabekoek janariei buruzko judaismoaren debekuek behartu egiten zutela uste baitzuten.bakarrik jaten ditu. 3 Denetik jaten duenak ez dezala gutxiets zerbait jateari uzten diona, eta zerbait jateari uzten dionak ez dezala kondena denetik jaten duena, Jainkoak onartu egin baitu hau ere. 4 Nor zara zu zurea ez den morroia epaitzeko? Hura zutik ala eroria dagoen, nagusiaren arazoa da; eta zutik iraungo du, ahaltsua baita Jauna berari zutik eusteko. 5 Batek garrantzi berezia ematen dio egun bati; beste batentzat, berriz, egun guztiak berdinak* 14,5 egun guztiak berdinak: Egun bereziak judu-jatorriko nahiz jentil-jatorriko jaiak izan daitezke. Badirudi, hala ere, juduzaleen ohiturei buruz ari dela batik bat.dira. Joka dezala bakoitzak bere kontzientziaren arabera. 6 Halako egunari garrantzi berezia ematen dionak Jaunarengatik ematen dio; denetik jaten duenak Jaunarengatik jaten du, Jainkoari eskerrak ematen baitizkio; jateari uzten dionak ere Jaunarengatik ez du jaten, eta honek ere eskerrak ematen dizkio Jainkoari. 7 Gutariko bat ere ez da beretzat bizi, ezta hiltzen ere beretzat; 8 bizi bagara, Jaunarentzat gara bizi; eta hiltzen bagara, Jaunarentzat gara hiltzen. Beraz, nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak gara. 9 Horretarako hil eta piztu zen Kristo: hildakoen eta bizien Jauna izateko. 10 Zergatik kondenatzen duzu, bada, zeure senidea? Eta zergatik gutxiesten? Denok agertu beharko dugu Jainkoaren auzitegian, 11 Liburu Santuak dioen bezala:Neure biziarengatik dagit zin
–dio Jaunak–:
Belaun oro
nire aurrean makurtuko da,
eta mihi orok goretsiko du
Jainkoa. 12 Izan ere, guztiok eman beharko diogu Jainkoari nork bere buruaren kontu.