Efesoarrei 1
Next →
Agurra
1 Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen apostolu naizen honek, Efeson bizi zareten fededunoi* 1,1 Efeso: Zenbait eskuizkribu garrantzitsutan ez dator. // fededun: H.h., santu; ik. 1 Ko 1,2 oh., Kristo Jesusengan sinesten duzuenoi, idazten dizuet. 2 Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.KRISTOREN ETA ELIZAREN MISTERIOA (1,3–3,21)
Jainkoaren salbamen-asmoa
3 Goretsia izan bedi Jainkoa,Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
zeruan, Kristoren bitartez,
Espirituaren ondasun oroz* 1,3 ondasun oroz: H.h., bedeinkazio oroz. Gutunaren lehen zati honek Jainkoak Kristoren bidez bete duen salbamen-asmo osoa adierazten du, hau da, munduaren sortzea baino lehen aukeratzea eta, garaia betetzean, Kristoren misterioa agertuz askatzea eta salbatzea, juduak ez ezik, baita judu ez direnak ere (1,3-14 tx.ak).
bedeinkatu gaituena!
4 Kristorengan aukeratu gintuen
mundua mundu izan baino lehen,
haren aurrean santu eta akats gabe
izan gaitezen maitasunez* 1,4 maitasunez: Batzuek 5. tx.eko zuen erabakia-rekin lotzen dute hitz hau..
5 Bere onginahiak eraginda,
ordutik zuen erabakia
Jesu Kristoren bitartez
gu seme-alabatzat hartzea,
6 bere Seme maitearengan
eskuzabal eman digun
dohain* 1,6 dohain: Hitza tradizioan grazia itzuli ohi dena da, beste askotan bezala.zoragarria
berarentzat gorespen-kantu
bihur dadin.
7 Semeak bere heriotzaz
askapena* 1,7 askapena: Ik. Erm 3,24 oh.eta bekatuen barkamena
lortu dizkigu,
Jainkoaren eskuzabaltasun
agorrezinaren erakusgarri;
8 bere eskuzabaltasunaren dohainak
oparo isuri ditu gure gainera,
jakinduria eta ezaguera oroz
gu hornituz.
9 Bere asmo ezkutua* 1,9 Bere asmo ezkutua: H.h., Bere borondatearen misterioa.,
bere onginahiaz
erabakia zuen asmoa,
ezagutarazi digu:
10 historia bere betetasunera
eramatea,
gauza guztiak,
nola zerukoak hala lurrekoak,
Kristo buru dela, batean bilduz.
11 -12 Honen bitartez
gara oinordeko gu ere,
lehendik Mesiasengan
itxaropen genuenok* 1,11-12 itxaropen genuenok: Israel herri hautatua osatzen zutenez ari da, haiek baitziren agintzari mesianikoen lehen oinordekoak.,
gauza guztiak berak nahi bezala
egiten dituen Jainkoak
aurrez aukeratu baikaitu
bere asmoaren arabera,
bere aintzaren gorespen-kantu
izan gaitezen.
13 Eta zuek ere* 1,13 zuek ere: Jentilez ari da, hauek ere bai baitute esku edo parte Kristorengan bete diren agintzari mesianikoetan, lehen Israelentzat bakarrik izan baziren ere.egiaren mezua,
salbatzen zaituzten berri ona, entzun
eta Kristorengan sinetsi duzuenok,
aginduriko Espiritu Santuak
zigiluz bezala markatu zaituzte;
14 Espiritua da hartuko dugun
ondarearen garantia,
harik eta Jainkoak
bere egin duen herria
askapen osora iritsi arte
eta haren aintzaren gorespen-kantu
izan gaitezen arte.