← Previous 2 Samuel 8 Next →

Daviden laguntzaileen zerrenda

(1 Kro 18,14-17)

15 Israel osoaren errege izan zen David, eta zuzenbidez agintzen zuen bere herri osoan. 16 Joab, Tzeruiaren semea, zuen gudalburu; Josafat, Ahiluden semea, agirizain* 8,16 agirizain: Honela ere itzul daiteke: erregearen bozeramaile, mezulari.; 17 Tzadok, Ahituben semea eta Ahimelek, Abiatarren semea, apaiz; eta Seraias idazkari; 18 Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagi. Daviden semeak, berriz, apaiz ziren* 8,18 Daviden semeak apaiz ziren: Grekozko antzinako itzulpenek ministro diote..