← Previous 2 Samuel 6 Next →

Davidek kutxa Jerusalemera eraman

(1 Kro 13,1-14)

1 Bildu zituen Davidek berriro Israelgo gizonik aukerakoenak: hogeita hamar mila. 2 Eta Judako Baalatik abiatu zen, bere jende guztiarekin, Jaunaren kutxa handik ekartzeko asmoz. Kutxa hau Jaunaren izenari eskainia dago, izaki hegaldunen gainean jarria dagoen Jaun* 6,2 Judako Baala: Kiriat-Jearim hiriaren izen zaharra (ik. Jos 15,9). Hiri honetara eraman zuten itun-kutxa, filistearrek israeldarrei itzuli zietenean (ik. 1 Sm 6,21; 7,1). // izaki hegaldunen gainean jarria dagoen Jaun: Ir 25,22 tx.ean esaten dena irakurriz sortu zen jainko-izena.ahalguztidunaren izenari. 3 Ezarri zuten Jainkoaren kutxa gurdi berri baten gainean eta eraman zuten, muinoan zegoen Abinadaben etxetik. Uza eta Ahio, Abinadaben semeak, zihoazen itzain. 4 Han zeramaten, bada, gurdia, muinoan dagoen Abinadaben etxetik, Jainkoaren kutxa gainean zuela. Ahio aurretik zihoan. 5 David eta israeldar guztiak gogotik dantzatuz eta kantatuz zihoazen aurretik, zipres-zurezko musika-tresnak –zitarak, harpak, danbolinak, albokak eta txilinak– joz. 6 Nakonen larrainera heltzean, idiak irristatu egin ziren, eta Uzak, eskua luzatuz, eutsi egin zion Jainkoaren kutxari. 7 Jauna biziki haserretu zitzaion Uzari; bertan zauritu zuen* 6,7 zauritu zuen: Zail da gertaera honen esanahia ulertzea; Uzak eginiko hutsa kutxa ukitzea zatekeen, kutxa lebitarrek bakarrik uki baitzezaketen, eta batetik bestera eramateko hagak behar ziren (ik. Zen 4,5.15.20).eta han hil zen, Jainkoaren kutxa ondoan. 8 Atsekabetu egin zen David, Jaunak Uza jo eta ebaki zuelako, eta toki hari Peretz-Uza esan zion, hau da, «Uzaren Ebakidura», eta horrela deritza egundaino. 9 Egun hartan Jaunaren beldur izan zen David. Honela zioen: «Nola ekarriko dut, bada, nirera Jaunaren kutxa?» 10 Hala, Davidek ez zuen Jaunaren kutxa berera, Daviden Hirira, sarrarazi nahi izan, eta Gateko Obed-Edomen etxera eraman zuen. 11 Hiru hilabetez egon zen Jaunaren kutxa Gateko Obed-Edomenean. Jaunak bedeinkatu egin zituen Obed-Edom eta beronen etxe osoa.