← Previous 2 Samuel 3 Next →

Davidi Hebronen jaiotako semeak

(1 Kro 3,1-4)

2 Hona hemen Davidi Hebronen jaio zitzaizkion semeak: zaharrena Amnon, Izreelgo Ahinoamengandik; 3 bigarrena Kilab, Karmelgo Nabalen emazte izana zen Abigailengandik; hirugarrena Absalom, Gexurko* 3,3 Gexur: Erreinu aramear txiki bat zen, Genesaret aintziraren ekialdean.errege Talmai-ren alaba zen Maakaren semea; 4 laugarrena Adonias, Hagit-en semea; bosgarrena Xefatias, Abital-en semea, 5 eta seigarrena Itream, Daviden emazte Eglarengandik jaioa. Horiek sortu zitzaizkion Davidi Hebronen.