← Previous 2 Samuel 17 Next →

Ahitofelen aholkua aldarazi Huxaik

1 Behin batean, esan zion Ahitofelek Absalomi: –Hamabi mila gizon aukeratu eta gaur gauean bertan Daviden ondoren joango naiz. 2 Nekaturik eta ahuldurik dagoen bitartean, gainera joan eta izutu egingo dut. Berekin dituen guztiek ihes eginen dute, eta erregea bakarrik hilko dut. 3 Horrela, zuregana etorraraziko dut jende guztia, gizon bakarraren* 17,3 gizon bakarraren: Hebreerazko testua iluna da eta itzulpena ez oso ziurra. Grekozko antzinako itzulpenak hau dio: denak etorriko dira zuregana, emaztea bere senarrarengana itzultzen den antzera. Zuk gizon bakarraren bizia nahi duzu eta orduan… bakean.biziaren bila baitzabiltza zu. Jendea zuregana etortzean, bakean izanen da herri osoa. 4 Ongi iruditu zitzaien aholkua Absalomi eta Israelgo herri-arduradun guztiei. 5 Absalomek, hala ere, esan zuen: –Otoi, dei egiozue Huxai arkitarrari ere, entzun dezagun zer dioen. 6 Huxai etortzean, esan zion Absalomek: –Hau eta hau esan digu Ahitofelek. Esaguzu egin behar genukeen ala ez berak dioena. 7 Huxaik, orduan, erantzun zion Absalomi: –Oraingoan ez du aholku egokia eman Ahitofelek. 8 Eta gehitu zuen: –Badakizu, zuen aita eta berekin dituen gizonak oso ausartak direla, eta mendian bere umeak ostu dizkioten hartz ama bezain amorratuak daudela. Gainera, gudari iaioa duzu aita eta gaua ez du bere jendearekin batera emango. 9 Leizeren batean edota beste tokiren batean gordea izanen duzu orain. Eta borrokan hasirik, gureetako batzuen batzuk erori orduko, zure gudarostea hondatu dutela zabalduko da. 10 Orduan, azkarrena ere, lehoia bezain indartsu izan arren, lur joa geldituko da. Israel osoak daki zuen aita ausarta dela, eta bulartsuak direla berekin dituen guztiak. 11 Nik hau aholkatuko nizuke: Bildu zeuregana Israel osoa, Dandik Beer-Xebarainokoa, itsasertzeko hondarra bezain gudaroste ugaria eta gidatu zeuk. 12 Dagoen tokian dagoela, gainera eroriko gatzaizkio, ihintza lurraren gainera bezala. Ez da inor libratuko, ez bera, ezta berekin dituen gizonetarik bat ere. 13 Eta hiriren batean sar baledi, berriz, israeldar guztiek lokarriak ekarriko lituzkete eta errekaraino eramango genuke hiri hori arrastaka, harri koxkor bat ere utzi gabe. 14 Orduan, Absalomek eta israeldar guztiek esan zuten: –Huxai arkitarraren aholkua hobea da Ahitofelena baino. Izan ere, erabakia zuen Jaunak Ahitofelen aholkua, ona izan arren, bertan behera uztea, Absalom hondamenera eramateko* 17,14 Huxaik emaniko aholkuari jarraituz, Absalomek jende guztia bildu eta Daviden kontra abiatu bitartean, astia zukeen Huxaik asmo horien berri Davidi emateko (17,15-22 tx.ak), baita Davidek berak ere borrokarako prestatzeko (2 Sm 18 kap.)..

David Jordanez beste aldera

15 Huxaik esan zien, gero, Tzadok eta Abiatar apaizei: –Hau eta hau aholkatu die Ahitofelek Absalomi eta Israelgo herri-arduradunei; nik, aldiz, beste hau aholkatu diet. 16 Bidali bizkor albiste hau Davidi: «Ez eman gaua basamortuko lautadetan; igaro zaitez beste aldera, irents ez zaitzaten zu eta zurekin diren guztiak* 17,16 irents ez zaitzaten: Honela ere uler daiteke: bestela Absalomi jakinaraziko diote.». 17 Jonatan eta Ahimaatz Rogel iturri* 17,17 Rogel iturria: Zedron ibarrean zegoen, Jerusalemdik hego-ekialdera. // Jonatan eta Ahimaatz: Ik. 15,27-28.ondoan zeuden, hirian sartzen inork ez ikusteko. Neskame bat etorri behar zitzaien dena jakinaraztera, eta beraiek David erregeari adieraztera joan behar zuten. 18 Baina batek ikusi eta Absalomi jakinarazi zion. Orduan, biak, bizkor ibiliz, Bahurimgo gizon baten etxean sartu eta patioko putzuan gorde ziren. 19 Etxekoandreak estalki bat hartu, putzu-ahoaren gainean ezarri eta ale garbitua zabaldu zuen gainean; ez zen deus ere igartzen. 20 Absalomen mutilek, etxe hartara heldurik, galdetu zioten etxekoandreari: –Non dira Ahimaatz eta Jonatan? Etxekoandreak erantzun: –Alde egin dute hemendik uretara* 17,20 uretara: Hebreerazko testua iluna.. Ibili ziren bila, baina aurkitzen ez eta Jerusalemera itzuli ziren. 21 Haiek alde egitean, biak putzutik atera eta David erregeari berri ematera joan ziren. Esan zioten: –Jaiki eta igaro bizkor ibaiaz beste aldera, Ahitofelek halako aholkua eman baitu zure aurka. 22 Jaiki zen, beraz, David eta harekin zen jende guztia eta Jordan ibaiaz beste aldera igaro ziren; eguna argitu zuenerako ez zen bat ere gelditzen ibaia igarotzeko. 23 Ahitofel, berriz, bere aholkuari jarraitu ez ziotela ikustean, bere astoa txalmaturik, abiatu eta bere hirira, bere etxera, joan zen; eta, etxeko gorabeherak zuzendu ondoren, urkatu egin zuen bere burua. Horrela hil zen, eta bere aitaren hilobian lur eman zioten.

David Mahanaimera

24 David Mahanaimera* 17,24 Mahanaim: Hiri hau lehen ere aipatua da Biblian: bertan egonaldia egina zuen Jakobek (Has 32,3 eta oh.); lebitarrei eman zieten (ik. Jos 21,38). Jordanez ekialdera zegoen, Galaad eskualdean.heldu zen. Bitartean, Absalom Jordanez beste aldera igaro zen, berekin zituen israeldar guztiekin. 25 Amasa zeritzan bat gudalburu ezarria zuen Absalomek, Joaben ordez. Amasa hau Itra izeneko israeldar baten semea zen. Itra Abigailekin ezkondua zegoen; Abigail* 17,25 Itra, Abigail: 1 Kro 2,16-17 tx.etan Itra honi Jeter deritza eta ismaeldarra zen; Abigail Jeseren alaba zen.Nahaxen alaba zen eta Joaben ama Tzeruiaren ahizpa. 26 Absalomek eta israeldarrek Galaaden ezarri zuten beren kanpalekua. 27 David Mahanaimera heltzean, amondarren hiri Rabako Xobik, Nahaxen semeak, eta Lo-Debarko Makirrek, Amielen semeak, eta Rogelimgo* 17,27 Raba: Ik. 11,1. // Lo-Debar: Ik. 9,4 eta oh. // Rogelim: Segur aski, Genesaret aintziraz hego-ekialdera zegoen hiri hau.Bartzilai galaadtarrak 28 oheak, konketak eta buztinezko ontziak ekarri zizkioten Davidi, baita garia, garagarra, ogi-irina, gari-ale xigortua, babarruna, dilista, 29 eztia, gaztanbera, ardi- eta behi-gazta ere* 17,29 Janari-zerrenda honetan hebreerazko hitz batzuen esanahia ez da segurua.. Davidi eta beronekin zen jende guztiari eman zioten dena, jateko, konturatu baitziren jende hark gosea, nekea eta egarria jasan zuela basamortuan.