← Previous 2 Kronikak 9 Next →

Salomonen aberastasunak

(1 Erg 10,14-25.26-28 eta 2 Kro 1,14-17)

13 Urte oroz Salomoni hogeita bi mila kilo inguru urre etorri ohi zitzaion, 14 eta hori, bidaiariek eta merkatariek, Arabiako errege* 9,14 Arabiako erregeak: 1 Erg 10,15 testu paraleloan mendebaldeko erregeak dator.guztiek eta Israel lurraldeko gobernariek ordaintzen zizkioten urre-zilarrak zenbatu gabe. 15 Salomon erregeak berrehun babeski handi egin zituen urre garbiz, babeski bakoitza egiteko ia zazpi kilo urre behar izan zelarik. 16 Beste hirurehun babeski txiki ere egin zituen urre garbiz, babeski bakoitza egiteko hiru kilo eta erdi urre behar izan zelarik. Eta «Libanoko Oihana» zeritzan jauregian* 9,16 Libanoko Oihana zeritzan jauregia: Ik. 1 Erg 7,2 eta oh.ipini zituen. 17 Marfilezko errege-aulki bikain bat ere eginarazi zuen erregeak, eta urre hutsez jantzi. 18 Sei maila zituen errege-aulkiak eta, berari atxikiak, oin-aulkia* 9,18 oin-aulki: 1 Erg 10,19 tx.ean esaten denez bizkarralde biribila zuen errege-aulkiak.eta jarlekuaren alde banatan, besoak. Besoen ondoan bi lehoi zeuden zutik, 19 eta beste hamabi lehoi sei mailen alde banatan. Ez zen inongo erresumatan sekula halakorik egin. 20 Salomon erregearen edalontziak oro urrezkoak ziren, eta «Libanoko Oihana» zeritzan jauregiko ontzi guztiak ere urre hutsezkoak. Zilarra ez zuten aintzakotzat hartzen Salomonen garaian. 21 Izan ere, bazituen erregeak, Huram erregearen itsasontziekin batera, Tarsisera joan ohi ziren merkataritza-ontziak; hiru urtez behin, ur handietako merkataritza-ontzi* 9,21 ur handietako merkataritza-ontzi: Ik. 1 Erg 10,22 eta oh.haiek urrez, zilarrez, marfilez, tximinoz eta indioilarrez beteak itzuli ohi ziren. 22 Salomon erregea lurreko beste errege guztiak baino aberatsago eta jakintsuago izan zen. 23 Denek nahi zuten Salomon ikusi, Jainkoak eman zion jakinduriaren berri izateko. 24 Etortzen zirenek nork bere esku-erakutsia ekarri ohi zion: zilarrezko nahiz urrezko gauzak, janzkiak, armak, usainkiak, zaldiak, mandoak. Eta horrelaxe urte oroz. 25 Salomonek lau mila zalditegi zituen, guda-gurdiak eta zaldiak gordetzeko, baita hamabi mila zaldun* 9,25 zaldun: Honela ere itzul daiteke: zaldi.ere; hirietako gudari-tokietan eta bere ondoan, Jerusalemen, bildu zituen. 26 Eufrates ibaitik filistearren lurralderaino eta Egiptoko mugetaraino errege guztiak menpeko zituen. 27 Salomon erregeak zilarra harriak bezain ugari bildu zuen Jerusalemerako, eta zedroak ere Xefela itsas hegian hazten diren basapikuak bezainbat. 28 Mutzritik* 9,28 Mutzritik: Ik. 1 Erg 10,28 oh.eta herrialde guztietatik ekartzen zituen Salomonek zaldiak.