← Previous 2 Erregeak 8 Next →

Akazias, Judako errege

(2 Kro 22,1-6)

25 Israelgo Akaben seme Joramen erregealdiko hamabigarren urtean hasi zen Judako errege Joramen seme Akazias errege izaten. 26 Hogeita hamabi urte zituen Akaziasek errege izaten hastean eta urtebetez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Atalia zuen izena eta Israelgo errege Omriren alaba* 8,26 Atalia… Omriren alaba: Atalia Akaben alaba zen (ik. 18. tx.). Hemen Omriren alaba zela esaten bada, errege hau dinastiaburu izan zelako da.zen. 27 Akaben senitartekoen jokabide bera hartu zuen Akaziasek, Jaunari atsegin ez zaiona eginez, Akaben senitartekoen antzera, haien ahaide baitzen, izan ere. 28 Galaadeko Ramot* 8,28 Galaadeko Ramot: Ik. 1 Erg 22,3 oh.; 8,29 tx.ean Rama deitzen dio idazleak.hirian Siriako errege Hazaelen kontra borrokatzera joan zen, Akaben seme Joramekin bat eginik. Baina siriarrek zauritu egin zuten Joram, 29 eta hau, atzera eginez, Izreelera* 8,29 Izreel: Israel erresumako hiri garrantzitsua; Samarian bezala, hemen ere jauregia zuen erregeak (ik. 1 Erg 21,1).joan zen, Hazaelen kontrako borrokan siriarrek Raman egin zizkioten zauriak sendatzera. Joramen seme eta Judako errege Akazias, Akaben seme Joram ikustatzera joan zen Izreelera, zauritua baitzegoen hau.