← Previous 2 Erregeak 25

Jerusalemen hondamena

(2 Kro 36,13-21; Jr 39,1-7; 52,4-11)

1 Sedekiasen erregealdiko bederatzigarren urtean, hamargarren hilaren hamarrean, Babiloniako errege Nabukodonosor Jerusalemen kontra etorri zen gudaroste osoarekin eta setiatu egin zuen, inguru guztian harresia eraikiz* 25,1 hamargarren hilaren hamarrean: Hots, K.a. 589ko abenduaren azken aldera. // harresia eraikiz: Beste itzulpen bat: betelana edo aldapa; ik. 19,32 oh.. 2 Sedekias erregearen hamaikagarren urtea arte egon zen setiatua Jerusalem. 3 Urte hartan janaria ahitu zen hirian eta jendearen gosea izugarria zen. Laugarren hilaren bederatzian* 25,3 laugarren hilaren bederatzian: Jr 52,6 tx.ean laugarren hilabeteko bederatzigarren egunerako esaten da., 4 zuloa ireki zuten barrukoek harresian eta, gauez, hiriko gudari guztiek ihes egin zuten erregearen lorategi ondoan zegoen bi harresien arteko atetik, babiloniarrek setiaturik zeuden arren. Erregeak Araba aldera alde egin zuen. 5 Babiloniar gudarosteak, ordea, erregearen ondoren joan eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen, beronekin ziren gudariak sakabanatu zirelarik. 6 Erregea atzeman ondoren, Riblara* 25,6 Ribla: Lehenik faraoiak (ik. 23,33 oh.) eta gero Babiloniako erregeak Riblan ezarri zuten beren gudari-toki nagusia.eraman zuten, Babiloniako erregearen aurrera. Honek epaia eman zion. 7 Sedekiasen semeei lepoa moztu zieten aitaren aurrean eta bera, begiak leherrarazi ondoren, Babiloniara eraman zuten, katez loturik.

Jaunaren etxea hondatu

(Jr 39,8-10; 52,12-27; 2 Kro 36,17-21)

8 Babiloniako Nabukodonosorren erregealdiko hemeretzigarren urtean, bosgarren hilaren zazpian* 25,8 K.a. 587ko uztailaren azken aldera, alegia. Jr 52,12 tx.ean hilaren hamarrean esaten da., Nebuzaradan Babiloniako erregearen funtzionarioa eta guardiaburua etorri zen Jerusalemera. 9 Su eman zien Jaunaren etxeari, jauregiari eta Jerusalemgo etxeei, handikienei batez ere. 10 Eta guardiaburuarekin batera zetorren babiloniar gudarosteak Jerusalemgo harresia bota egin zuen. 11 Ondoren, Nebuzaradan guardiaburuak erbesteratu egin zituen hirian geldituak ziren bizilagunak, baita Babiloniako erregearen alde jarri zirenak eta gainerako jendea ere. 12 Herriko jende xehea baizik ez zuen utzi, alorrak eta mahastiak landu zitzaten.