← Previous 2 Erregeak 24 Next →

Sedekias, Judako errege

(2 Kro 36,11-12; Jr 52,1-3)

18 Hogeita bat urte zituen Sedekiasek errege izaten hastean, eta hamaika urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Hamutal zuen izena eta Libnako Jeremiasen alaba zen. 19 Jaunari atsegin ez zaiona* 24,19 Jaunari atsegin ez zaiona: 1 eta 2 Erg liburuotan (ik. 2 Erg 3,2 oh. eta 1 Erg 11,6) sarri datorren esaera honek erbesteratzearen zergatia adierazi nahi du.egin zuen, Joiakimek bezalaxe. 20 Hain zegoen haserre Jauna Jerusalem eta Judaren kontra, ezen bere aurretik urruti bota baitzituen. Babiloniako errege Nabukodonosorren kontra jaiki zen Sedekias.