← Previous 2 Erregeak 14 Next →

Amatziasen erregealdiaren bukaera

(2 Kro 25,25-28)

17 Israelgo errege Joax, Joakazen semea, hil eta gero, beste hamabost urtez bizi izan zen Judako errege Amatzias, Joaxen semea. 18 Amatziasen gainerako jarduerak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. 19 Azpilana egin zuten batzuek Amatziasen aurka Jerusalemen. Erregeak Lakixera* 14,19 Lakix: Jerusalemdik hego-mendebaldera 45 km ingurura zegoen hiria.egin zuen ihes. Baina haren ondoren jendea Lakixeraino bidali eta bertan hil zuten. 20 Gero, zaldi gainean hartu, Jerusalemera eraman eta bere arbasoen ondoan Daviden Hirian ehortzi zuten.