← Previous 2 Erregeak 11 Next →

Atalia Jerusalemgo aginteaz jabetu

(2 Kro 22,10-12)

1 Akazias zenaren ama Ataliak, semea hila zuela jakitean, erregearen senitarteko guztiak hiltzea erabaki zuen. 2 Baina Judako errege izana zen Joramen alaba eta Akaziasen arreba Joxebak Akaziasen seme Joax hartu, hil behar zituzten errege-senitartekoen artetik atera eta, inudearekin batera, tenpluko logela batean sartu zuen. Horrela atera zuten Ataliaren atzaparretatik, eta ez zuten hil* 11,2 2 Kro 22,11 tx.ean esaten denez, Joxeba hau (han Joxabat deitua) Joiada apaizaren emaztea zen; ez zuten hil: honela ezin izan zuten eten Daviden ondorengotza (ik. 8,19 oh.).. 3 Sei urtez egon ziren inudea eta biak Jaunaren etxean gorderik, Atalia lurralde hartan erregina izan zen bitartean.